Jocelyn Cerezales iparraldeko saltzailea dugu.
Azokako saltzaile berrienetako bat da, baina pixkanaka bere produktuak ezagutaraztea lortzen ari da.
Ahatearen produktuak ekartzen ditu Baigorriko Agerria baserritik eta ezagunena foie-a da.
Agerria baserrian 13 hektareatan hazten dituzte ahateak eta erlazio zuzena dute bezeroekin, azoketan eta baserrian bertan salduz.
Ahateak % 100ean aire librean hazten dituzte eta jasotzen duten elikaduraren oinarria zerealak dira.
Hilean 3 asteazkenetan Ordiziako azokan egoten da, eta udan Sokoan eta Bidarten egiten diren azoketan.
Produktuak
Ahatea
Kontserbak




Saltokiak
Baserria
Azokak
Hemen
gaude


Postu zenb. 48