“Mapi” goitizena duen Iñaki Garcia intxaurrondoarra Ordiziako azokako saltzaile gazteenetarikoa da. Barazki Bizidunak taldeko arduraduna dugu, eta Tolosako Aldaba Txiki auzoan kokaturiko Urondo baserrian bizi bada ere, generoa Berrobiko Teileri baserritik ekartzen du. Praktikak bertan egin zituen Eugeni Agirretxeren esanetara Fraisoron nekazaritza ekologikoko ikasketak egin ondoren, eta Eugenik erretiroa hartu zuenean berak hartu zituen bere lurren ekoizpenaren eta azoketako postuen ardura.
Barazki Bizidunak taldea elikagai osasuntsuak ekoizteko asmoarekin jaio zen. Hori dela eta, prozedura ekologikoak erabiltzen ditu. Garaian garaiko barazkiak, fruituak, gazta edota arrautzak izaten ditu postuan, baina ezin ahaztu duen negutegiari esker lore ornamentalak ere ugari izaten dituela.
Asteazkenero Ordiziako azokara etortzen da, asteartetan Billabonara, ostiraletan Leitzara eta larunbatetan Tolosara.
Produktuak
Garaiko
fruituak
fruituak
Behi
gazta
gazta
Arrautzak
Loreak
Saltokiak
Baserria
Dendak
Azokak
Hemen gaude
Postu zenb. 13