Patxi Arizmendi aramarra nahiko saltzaile berria dela esan genezake Ordiziako azokan, baina Arizmenditarrak oso ezagunak dira Ordizian. 4. belaunaldia osatzen du Patxik Ordiziako azokan eta bere aitaren heriotzak eraginda Patxik postua eta ekoizpenaren zama bizkar gainean hartu egin behar izan zituen.
Asteazkenetan Ordiziako azokan, asteartetan Beasaingoan eta larunbatetan Zumarragakoan aurkitu dezakegu astero-astero eta Altzagara bidean ezkerretara kokatzen den Iturrioz baserrian bertan eros ditzakegu bere produktuak. Garaian garaiko barazkiak, fruituak eta lekaleak izaten ditu Patxik postuan. Baserrian baratza eta negutegia ditu.
Produktuak
Garaiko
fruituak
fruituak
Lekaleak
Saltokiak
Baserria
Azokak
Kixkurgune
Hemen
gaude


Postu zenb. 38