Miren Agirrezabala lazkaotarra da izatez, baina 60ko hamarkadan ezkondu eta Gabiriako Oñatibi-Txiki baserrian bizi da.
Bere gurasoen ondoren, bera da familiako 2. belaunaldia eta 70eko hamarkadaz geroztik aurpegi ezaguna dugu Ordizian. Fruituen alorrean makina bat sari irabazitakoa da Miren, hemen inguruan ospatzen diren azoka berezietan.
Errezil sagar ekoizlea dugu eta bere hitzetan gehien saltzen duen produktua, nola ez, sagarra da.
Gaur egun, asteazkenetan Ordizia eta larunbatetan Tolosako azoketan aurki dezakegu (urtarriletik apirilera izan ezik), eta postura ekartzen dituen produktuak garaian garaiko barazkiak, fruituak, fruitu lehorrak, tomatea, arrautzak, lekaleak, marmelada edota irasagarra dira.
Produktuak
Garaiko
fruituak
fruituak
Tomatea
Fruitu
lehorrak
lehorrak
Lekaleak
Marmeladak
Sagarrak
Arrautzak
Irasagarra




Saltokiak
Azokak
Hemen
gaude


Postu zenb. 36