Aramatik Altzagara goazela bidearen eskuinetara kokatzen da Agerre baserria. Bertan bizi da Urretabizkaia sendia, egun 4. belaunaldia betetzen dutelarik Ordiziako azokan. Lore eta landare ederrak ekartzen dituzte Ordiziara, baina antzina garaiko barazkiak ere ekarri ohi zituzten. Etxe aldamenean duten negutegian ekoizten dituzte lore, landare eta zuhaixkak, eta etxeko kide gazteenek kanpoan lana egiten badute ere, Haritz semeak eta Dolores amak bizibide dute orain dela urte askotik.
Asteazkenero Ordiziako azokan egoten dira, astelehenetan Lazkaon, asteartetan Beasainen eta larunbatetan Tolosan. Komertzioei ere, lore eta landareez gain, barazkiak saltzen dizkiete.
Produktuak
Loreak eta
landareak
landareak
Saltokiak
Baserria
Dendak
Azokak
Hemen
gaude


Postu zenb. 15